Klasera joatea

Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzkoak, ikasle guztiek derrigorrean joan behar dute klasera. Ezin dira klasera borondatez joateko sistemak inolaz ere ezarri ikasle ofizialentzat.

 

Edozein arrazoirengatik egun batzuetan klasera ikasle kopuru urria joateak ez ditu klaseak normaltasunez emateko betebeharretik salbuesten ikastegia eta irakasleak.

 

Hutsegiteen justifikazioa

Adin nagusiko ikasleek edozein lan-harremanetan exijitzen direnen antzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte beren hutsegiteak justifikatzeko.

Gurasoek edo tutoreek justifikatu beharko dituzte adin txikiko ikasleen hutsegiteak. Guraso edo tutoreren batek ikasleren baten hutsegiteak etengabe justifikatzen dituela uste baldin bada, ikasketa-buruak beste justifikagiri batzuk aurkezteko eskatu ahal izango du.

Justifikatu gabeko hutsegiteak

Behin eta berriz egiten diren  justifikatu gabeko hutsegiteak, ofizialtasunaren galera suposatuko dute ikaslearentzat eta baita matrikulatzeko lehentasunaren galera ere. Halere, ez da sekula galtzen azterketa egiteko eskubidea.

Ikasleak gehienez justifikatu gabe, 14 falta egin ditzake; erdi-presentzial taldetan 7 falta.

Justifikanteak aurkezteko epea

Bere hutsegitea aurreikusita badago, bere irakasleari justifikatu beharko dio gertatu baino lehen. Ezustekoa gertatzen ( gaixotasuna, istripua, etab.), dagokion justifikantea helduarazi beharko dio irakasleari bi aste baino lehenago.