MODALITATEAK
IKASLE LIBREAK
Ikasle librea Hizkuntza Eskola Ofizialean Oinarrizko Maila, Tarteko Maila, Goi Maila edo Gaitasun Maila agiriei dagozkien frogak egiteko soilik matrikulatzen dena da.
Ikasle libreek ikasturte batean azterketa deialdi bakar bat izateko eskubidea dute.
Ikasle librearentzat ez dago deialdi mugarik.
IKASLE OFIZIALAK
Ikasle ofizialek klasera erregulartasunez joateko eskubidea eta obligazioa dute.
Maila bakoitza gainditzeko 2 urte dauzkate ikasleek. Salbuespen gisa, irakasle egokiak proposaturik eta ikasleak hala eskaturik, zuzendariak baimendu egin dezake hirugarrenez matrikulatzea, oinarrizko mailarako muga lau urtekoa delarik; seikoa, bitarteko mailetarako eta maila aurreratuetarako; eta irukoa, gaitasun mailarako.
Ikasleak, deialdi guztiak ikasturtea gainditu gabe amaituz gero ofizialtasuna galduko luke suspenditutako hizkuntza horretan, azterketak modu librean egiten jarraitzeko aukera izanik.