ESPEDIEENTEEN LEKUALDAKETA
Ikasleek espediente lekualdaketa eskatzeko eskubidea dute etxebizitza, lan leku, ikaste leku aldaketagatik edo espedientea jasoko duen Zuzendaritza Taldeak nahikotzat jo dezakeen beste arrazoiren batengatik. Kasu hauetan ikasleak aldaketaren destino izango den HEO-ean ofizialtasunerako eskubidea mantenduko du.
Espediente lekualdaketa modalitate bi daude:
Indarreko matrikularen lekualdaketa (ikasleak uneko ikasturteari dagokion matrikula ofiziala beste HEO batean formalizatu du jadanik).Ohiko lekualdaketa (ikasleak uneko ikasturteari dagokion matrikula ofiziala ez du formalizatu beste HEO batean)
Indarreko Matrikularen Lekualdaketa
Indarreko matrikularen lekualdaketa klaseak hasten diren egunetik martxoaren 31 arte eskatu ahal izango da. Halere ikaslea Eskola berrian lekurik balego bakarrik sartu ahal izango da.
Ohiko Lekualdaketa
Matrikula ofiziala hasi baino lehen eskatu beharko da.
Lekualdaketa Donostiako HEO-etik beste eskola batera eskatzeko interesa duen ikasleak posta elektronikoz (info@eoidonheo.eus) edo posta arruntaren bidez (beti ere NAN-aren kopia bat gehituz), edota eskaera inprimakia betetzeko Eskolako Idazkaritzan bertaratuz egin dezake.